Gizartea -

Gasteiz

Trafiko aldaketak egingo dituzte Gasteizen, saneamendu sarea berritzeko lanengatik

Astelehenetik aurrera, ibilgailuak ezingo dira sartu Senda ibilbidetik Manuel Iradier kalerantz, eta San Antonio kalean zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da.

Trafiko aldaketak egongo dira Senda ibilbidean eta Florida, Iradier eta San Antonio kaleetan.
Trafiko aldaketak egongo dira Senda ibilbidean eta Florida, Iradier eta San Antonio kaleetan.
Trafiko aldaketak egongo dira Senda ibilbidean eta Florida, Iradier eta San Antonio kaleetan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko saneamendu eta hornidura sarea hobetzeko lanek trafiko aldaketak eragingo dituzte Senda ibilbidean eta Florida, Iradier eta San Antonio kaleetan, Gasteizko Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Hala, astelehenean hasi eta urtarrila amaitu arte, ibilgailuak ezingo dira sartu Senda ibilbidetik Manuel Iradier kalerantz, eta San Antonio kalean zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da, Florida eta Manuel Iradier kaleen artean. Manuel Iradier kaleko lehen etxadian bizi direnek, bestalde, San Antonio kalearekiko bidegurutzetik egin beharko dituzte sartu-irtenak aparkalekuetara.

Otsailean, eta hiru astez, gutxi gorabehera, Senda ibilbidetik Manuel Iradier kaleko lehen etxadira baino ezingo da sartu, itxi egingo baitute Manuel Iradier kalearen hurrengo zatia, baita Korazonistetara daraman bidea ere.

Bidegurutzean egitekoa den jarduera zehatz baten eraginez, Hegoaldetik San Antonio kalean barrena datozen ibilgailuek Manuel Iradier kalerantz jo beharko dute. San Antonio kalean, berriz, zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da Florida eta Manuel Iradier kaleen artean, bertako auzokoek sarbidea izan dezaten.

Hori dela eta, inguru horretan ibilgailu pribatuan ez ibiltzea gomendatzen du Udalak, guztiz ezinbestekoa ez bada behintzat.

AMVISA enpresa, urritik ari da lanean Adriano VI.aren kalean, Louis Heintz kalean, Ramon y Cajal kalean, Senda ibilbidean eta Manuel Iradier kalean.

Manuel Iradier kaleko eta Gasteiz hegoaldearen zati handi bateko isurketak biltzen dituen saneamendurako kolektore zaharra aldatzea da obraren helburu nagusia, eta inguru horietan trafiko eten handiak eragiten ari da. Lanek ia 2 milioi euroko inbertsioa beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gasteizko Udala Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak