kirolak -
Delitu fiskala egotzi diote
Ahtleticeko presidente izateko lehiari eutsiko dio Macuak
Iurbenor auzian auzipetu dutela jakin ondoren eskainitako prentsaurrekoan adierazi duenez, "inoiz baino gehiago aurrera egiteko unea" da, "egitasmo sendoa dugulako".
Erredakzioa
Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko presidentetzarako hautagai eta presidente ohia auzipetu du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak Iurbenor auziarekin lotuta. Garcia Macuari enpresa horretan ustez izan diren delitu fiskalen ardura egotzi diote, aurretik epaileak auzi horrekin zerikusirik ez zuela ebatzi bazuen ere.
Albiste horren inguruan azalpenak emateko prentsaurrekoa eskaini du Bilbon, 14:15ean, arduradun zurigorriak eta irmo hitz egin du: "Orain inoiz baino lehenago aurrera egiteko unea da", esan du, "egitasmo sendoa baitugu eskuartean".
Bizkaiko Lurralde Auzitegia 43 milioi euro desbideratu izana aztertzen ari da auzi horretan. Euskadin inoiz izan den urbanizazio operazioarekin lotutako afera da.