Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek emaztea eta alaba hil ditu Bartzelonan
Hilketa Esplugues de Llobregat herrian jazo da gaur goizean. 2020an Espainiako Estatuan izandako lehen hilketa matxista izan da.
Agentziak | Erredakzioa
Esquadra Mossoek 27 urteko gizonezko bat atxilotu dute 28 urteko emaztea eta 3 urteko alaba hiltzea egotzita. Hilketa matxista, aurtengo lehena Espainiako Estatuan, Esplugues de Llobregat herrian (Bartzelona) jazo da.
Kataluniako Poliziak jakinarazi duenez, hilketa 06:10 aldera jazo da bikoteak Espluegues de Llobregaten zuen etxebizitzan.
Mossoek ustezko hiltzailea etxebizitzan bertan atxilotu dute. Bertan topatu dituzte emazte-alabak, eta bertaratutako osasun langileek euren heriotza baino ezin izan dute baieztatu.
Atxilotutakoa datozen orduetan igaroko da epailearen aurrera.
Esquadrako Mossoek euren gain hartu dute ikerketa.
Esplugues de Llobregateko Udala hiru eguneko dolua ezarri du. Horrez gain, gaurko bost minutuko bilkura isila deitu du Udaletxe aurrean.
____________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.