Gizartea -

Desagertua

Donostian ostiralean desagertutako mutilaren bila jarraitzen dute

19 urteko Beñat Irastorza aurkitzeko laguntza eskatu diete herritarrei. Urtarrilaren 3an, ostiralarekin, desagertu zen, Gipuzkoako hiriburuan.

Beñat Irastorza, Donostiako Egia auzoan desagertutako mutila. Argazkia: VOST
Beñat Irastorza, Donostiako Egia auzoan desagertutako mutila.
Beñat Irastorza, Donostiako Egia auzoan desagertutako mutila. Argazkia: VOST

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiraletik desagertuta dagoen 19 urteko mutila bilatzeko lanei ekin diete berriro gaur, asteartea, Ertzaintzak eta larrialdietarako zerbitzuek. Donostiako Egia auzoan desagertu zen gaztea, Segurtasun Sailak eta Euskadiko larrialdi boluntario digitalen elkarteak esan dutenez.

Desagertuaren senideak eitb.eus-ekin harremanetan jarri dira gaur, bilaketa lanekin jarraitu dutela baieztatzeko, eta gazteak sendagaiak behar dituela azaldu dute.

1,88 metro altu da, argala, eta urtarrilaren 3an ikusi zuten azkenaldiz, Donostiako Egia auzoan. Egun bat geroago, senideek salaketa jarri zuten Ertzaintzaren aurrean.

Euskadiko larrialdietako boluntarioen elkarteak, Vost Euskadik, herritarren laguntza eskatu du Twitter bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak