Gizartea -
Trafikoa
Motor gidari bat hil da, Beasainen istripua izan eta biharamunean
Auto batek eta motor batek ezbeharra izan zuten atzo 20:00ak aldera. Motor gidaria zaurituta eraman zuten Donostiako Ospitalera, eta bertan zendu da gaur. Hildakoa Lazkaon bizi zen.
EITB.EUS
Bart gauean Beasainen (Gipuzkoa) izandako trafiko istripu batean zauritutako motor gidari bat Donostiako Ospitalean hil da gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.
Iturrion arabera, auto batek eta motor batek ezbeharra izan zuten Igartza Oleta kalean, 20:00ak aldera. Motor gidaria zaurituta eraman zuten Donostiako Ospitalera, eta bertan hil da biharamunean. Gizonak 33 urte zituen, eta Lazkaon bizi zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea