Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia behe-lainoagatik Nafarroako Erriberan gaur eta bihar

AEMetek abisu horia aktibatu du behe-lainoagatik Nafarroa hegoaldean. 12:00ak arte iraungo du abisuak. Arratsalde lasai baten ostean, 21:00etan berriro aktibatuko da, ostiraleko 09:00ak arte.

Harana behe-lainoak estalita. Argazkia: Aitor Argote.
Harana behe-lainoak estalita.
Harana behe-lainoak estalita. Argazkia: Aitor Argote.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroa hegoaldean behe-lainogatik abisu horia aktibatu dute, eguerdiko 12:00etan bukatuko da. Arratsalde lasaia espero da, baina, 21:00etan berriro aktibatuko da abisua eta hurrengo goizeko 09:00ak arte iraungo du. Goizean laino baxu eta behe-laino  bankuak espero dira lokalki eta arratsalde hasierara arte mantenduko dira. Gainontzean zerua oskarbi egongo da egun guztian zehar.

Ipar-mendebaldean tenperaturak igo egingo dira eta lurraldeko beste guneetan mantendu egingo dira, mendebaldeko gune batzuetan izan ezik, han maximak jaitsi egingo dira. Lizarran termometroak 0 eta 8 gradu artean egongo dira, Iruñean -2 eta 9 artean, Erronkarin 0 eta 12 artean eta Tuteran -2 eta 5 artean.

Izozte ahulak espero dira gune altu eta iparraldean izan ezik. Haizea ere makala izango da, iparraldean aldakorra baina hegoaldean lasaia.

Bestalde, EAEn, ez da aldaketa handirik espero. Tenperaturak Bilbon 4 eta 15 gradua artekoak izango dira, Donostiako berdinak eta Gasteizen tenperatura maximoak baxuagoak izango dira, EAEko hiriburuan termometroak 4 eta 8 gradu artean mugituko dira.

Zeruak nahiko garbi jarraituko du, erdialdeko eta goialdeko tarte lainotuekin. Haizeak, berriz, hegoaldetik joko du, indargabe eta moderatu artean ibiliko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Donostia albisteak Iruñeko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak