Gizartea -
BILBO
Uribarriko bizilagunek bilera deitu dute delinkuentziaren gaia aztertzeko
Han llamado a comerciantes y residentes en la zona a una reunión el próximo 3 de enero en la plaza Uzturre.
AGENTZIAK| ERREDAKZIOA
'Uribarri delinkuentziaren aurka' Bilboko auzo horretako bizilagun taldeak bilera deitu du, datorren urtarrilaren 3an, auzoan jasaten ari diren "delinkuentziaren gaia jorratzeko". Merkatariak zein auzoan bizi diren pertsona oro deitu dute bilerara.
Taldeak iragarri duenez, Uzturre plazan egingo dute bilera, 20:00etatik aurrera.
Bertan, Bilboko Udalera eramateko asmoa duten proposamenak ezagutaraziko dituzte, baita etorkizunera begira izango duten jarduera plana ere.
Sare sozialen bidez sortu zen 'Uribarri delinkuentziaren aurka' taldea, gertatzen ari zirenak salatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea