Gizartea -
Zirkulazio-istripua
Emakume bat zauritu da Zornotzan, bere autoa errepidetik irtetean
Istripua 7:45ean gertatu da. Autoak baserri baten aurka talka egin du eta biktima Galdakaoko ospitalera eraman dute.
Agentziak | Erredakzioa
50 urteko emakume bat zauritu da gaur goizean, gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera eta baserri bateko garajearen izkinaren kontra talka egin ostean, N-634 errepidean, Zornotza (Bizkaia) parean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez, istripua 7:45ean gertatu da, eta biktima Galdakaoko ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea