Gizartea -
Gabonak
Olentzero eta Mari Domingiren ibilbideak, hiriburuz hiriburu
Atzo Bilbora iritsi ondoren, gaur Donostian, Gasteizen eta Iruñean egingo diote harrera Olentzerori eta Mari Domingiri.
EiTB | Erredakzioa
Harrera udaletan
10:00etan. Olentzerok eta Mari Domingik Gasteizko udaletxeko harrera aretoan agurtuko dituzte haurrak.
11:00etan. Bilbon, Olentzero eta Mari Domingi Arriaga Antzokian izango dira.
11:15ean. Olentzero eta Mari Domingi Ukrainako haur talde batekin egongo dira Donostiako Cervantes plazan (Don Quijoteri egindako eskulturaren ondoan). Gabonetako oporretan Chernobil Elkarteko familiek hartutako umeak, hain zuzen.
15:45ean. Donostiako haurrek Olentzerori eta Mari Domingiri gutunak eman ahal izango dizkiete Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.
16:30ean. Olentzerok, Mari Domingik eta txistu talde batek Nafarroako Ospitaleko pazienteak bisitatuko dituzte Iruñean.
Olentzeroren eta Mari Domingiren desfilea
18:00etan. Gasteizen, Olentzero eta Mari Domingi hiriko kaleak zeharkatzen hasiko dira Iparraldeko Gizarte Etxetik, eta Legutianoko Atea, Frantzia, Bakea kalea, Olagibel eta Espainia plazatik igaroko dira.
18:00etan. Iruñeko Olentzeroren eta Mari Domingiren desfilea Arte eta Lanbide Eskolako atetik abiatuko da, (Iturralde eta Suit kaleetatik) Askatasunaren plazatik, Paulino Caballero kaletik Nafarroako Gorteetaraino, Gaztelu eta Chapitela plazarantz lerratzeko, eta Udaletxeko Plazan amaituko da.
18:30ean. Donostiako desfilea Boulevard Zumardian hasiko da eta Hernani, Loiola, San Martzial, Getaria, Txurruka, Gipuzkoa plaza, Elkano eta Boulevard kaleak zeharkatuko ditu.
19:00etan. Olentzerok eta Mari Domingik Gasteizko udaletxeko balkoitik agurtuko dituzte gasteiztarrak.
19:30ean. Olentzero eta Mari Domingi Iruñeko udaletxeko plazan sartuko dira eta La Pamplonesa bandak eta udal korporazioak lagunduko dituzte.
19:30ean. Olentzeroren eta Mari Domingiren desfilea Alderdi Ederren amaituko da, Donostian, udaletxe aurrean.