Gizartea -

Abisu horia haizeagatik

Hiru hegaldik ezin izan dute Loiun lur hartu, haize gogorra dela eta

Bartzelonatik eta Madrildik iritsitakoek jatorrizko aireportura joan behar izan dute, eta Amsterdamdik ailegatu dena Biarrizko aireportura bideratu dute.

Hegazkin bat, Bilboko aireportuan lurreratzen. Artxiboko argazkia: EFE
Hegazkin bat, Bilboko aireportuan lurreratzen.
Hegazkin bat, Bilboko aireportuan lurreratzen. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbora zihoazen hiru hegaldik ezin izan dute lur hartu Loiuko aireportuan zeuden haize bolada gogorren ondorioz, Aenak jakitera eman duenez.

Iristear zen lehenengo hegazkina Bartzelonatik abiatu da, eta jatorrira itzuli behar izan du goizean goiz.

Gero ordu luzez normal jardun dute aireportuan, baina 17:00ak aldera bi hegazkinek ezin izan dute Loiun lur hartu: Madrildik abiatu den eta jatorrira itzuli behar izan duen Iberiaren hegazkin bat; eta Amsterdametik abiatu eta Biarrizko aireportura bideratu duten KLMren hegaldia.

Paradoxikoki, Santanderren lur hartu behar zuten bi hegazkin Loiura bideratu dituzte, Kantabriako hiriburuko haizearen ondorioz. Dublindik eta Madrildik iritsitakoak ziren.

Hainbat hegaldik ezin izan dute Loiun lur hartu, haize gogorra dela eta
Hainbat hegaldik ezin izan dute Loiun lur hartu, haize gogorra dela eta
Hainbat hegaldik ezin izan dute Loiun lur hartu, haize gogorra dela eta

1:41
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Bartzelona Alerta meteorologikoak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak