Gizartea -

Sutea

Lagun bat zauritu da Eibarren, etxean izandako sute batean

05:30ean hasi da sutea, Ubitxa kaleko 4. atarian, eta suhiltzaileek 06:40rako itzali dute. Zauritua, 40 urteko gizon bat, sutea piztu den etxean bizi da.

Pertsona bat zauritu da Eibarko eraikin batean izandako sutean

0:40

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko gizon bat Mendaroko ospitalera eraman dute astearte goizean; izan ere, zauriak egin ditu esku batean, Eibarren, etxean, izandako sutean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez, sutea Ubitxa kaleko 4. atariko seigarren solairuko etxe batean piztu da, eta suhiltzaileek itzali dute. Badaezpada, baina, hainbat bizilagun atera dituzte etxetik, eta suhiltzaileek lana bukatutakoan itzuli dira etxera, iturri horren arabera.

Sutea 05:30ean hasi da eta 06:40rako itzali dute. Su itzaltzeko lanak egiten ari ziren bitartean, laugarren, bosgarren eta seigarren solairuko bizilagunak etxetik atera dituzte, baina ordubete geroago eman diete etxera bueltatzeko baimena.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutea zergatik gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoako albisteak Eibar albisteak EAE Suteak gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak