Gizartea -

Gertakariak

Hamaika ibilgailuren kristalak apurtu dituzte Bilbon, lapurtzeko asmoz

Igande goizaldean, ‘Ciudad Jardín’ eta ‘Grupo Mirador’ arteko bidegurutzean aparkatuta zeuden hamaika ibilgailuren leihoak apurtu dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagun batzuek hamaika ibilgailuren leihatiletako kristalak hautsi dituzte igande goizaldean, abenduaren 8an, ‘Ciudad Jardín’ eta ‘Grupo Mirador’ arteko bidegurutzean, lapurtzeko asmoz.

Segurtasun Sailaren arabera, partikular batek Poliziari deitu dio goizaldeko 4:20ak aldera. Ertzainak bertaratu dira, ibilgailuek jasandako kalteak aztertzeko eta egiaztatzeko. Polizia-agenteek ibilgailu guztiek leihatilak hautsita zituztela eta barrualdeak nahasita zeudela baieztatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak