Gizartea -

Gertakaria

Ustezko indarkeria matxista kasu bat aztertzen ari dira Durangon

Hasiera batean emakumeak bere buruaz beste egin zuela pentsatu arren, bikotekideak leihotik behera bota izana ez du baztertu Ertzaintzak. Gizonezkoa atxilotuta dago eta aurrekari penalak ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostegunean emakume bat hil zen Durangon, leiho batetik erorita. Hasiera batean zantzu guztiek bere buruaz beste egin zuela esaten zuten, baina orain indarkeria matxista kasu berri baten aurrean aurki gaitezkeela zabaltzen ari da, izan ere, Ertzaintzak biktimaren bikotekidea atxilotu du.

Gertakariaren egunean, emakumeak bere burua leihotik behera bota zuela azaldu zuen eta Ertzaintzak suizidioaren hipotesiarekin lan egin zuen. Alabaina, zenbait lekukok esandakoa kontuan hartuta, gizonezkoak bere bikotekidearen heriotzarekin zerikusia izan dezakeela uste dute eta ikerketa berriro ireki dute.

Tabira auzoan dagoen eraikin abandonatu batean bizi ziren biak, beste lagun batzuekin batera. Atxilotutako lagunak aurrekari penalak ditu eta dagoeneko epailearen esku dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea