Gizartea -
Indarkeria matxista
Bi gizon ikerketapean, emakume bati abusuak egiteagatik Barakaldoko zahar etxe batean
75 eta 81 urteko bi gizon dira ikertutakoak; biei 71 urteko emakume bati sexua abusuak egitea egotzi diete.
EITB.EUS
71 urteko emakume batek salaketa aurkeztu du 75 eta 81 urteko bi gizonen kontra sexu abusuak leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Erasook Barakaldoko (Bizkaia) adinekoentzako zentro batean jazo dira, eta biktima zein ustezko erasotzaileak zentroko egoiliarrak dira.
Salaketa azaroaren 13an aurkeztu zuen emakumeak, ikerketa berehala abiatu zuten eta epaitegiak izapideak hasi zituen bi gizonen kontra. Ez dituzte atxilotu, baina ikerketapean daude biak, Ertzaintzaren arabera.
Segurtasun Sailak ez du gertatutakoaren xehetasun gehiago eman, auzia justiziaren esku dagoela argudiatuta.