Gizartea -
OBRAK
Etenaldiak izango dira N-1 errepidean, Etzegaraten, gaurtik ostegunera arte
Txandaka itxiko dituzte erreiak eta bidea ez dute inoiz itxiko, baina bertatik ibiltzen den ibilgailu kopurua kontuan izanda, ilarak sor daitezke tarteka.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak jakitera eman duenez, erreiak txandaka moztuko dituzte N-1 errepidean, Etzegaraten, gaurtik ostegunera arte, obrak direla eta.
Bidea ez dute erabat itxiko, txandaka itxiko baitituzte erreiak. Astelehenean hasiko dira mozketak, 08:00etan, eta ostegunean bukatuko dira, ordu berean.
Lan hauek bukatutakoan, amaitutzat emango dituzte 'gatzaren bihurgunean' egiten aritu diren hobetze lanak. N-1 errepidearen 408 kilometroan hasi, eta Nafarroako mugara arteko tartea berritu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea