Gizartea -

Hezkuntza publikoa

“Hazitik gora” izango da Euskal Eskola Publikoaren 2020ko Jaiaren leloa

29. edizioko jaia Bastidan ospatuko da. Arabako Errioxako eskola publikoak bizitzen ari diren eraldaketa erakusteko baliatu nahi dute jardunaldia.

"Hazitik gora!" izango da 2020ko jaiaren leloa. Argazkia: EHIGE
"Hazitik gora!" izango da 2020ko jaiaren leloa. Argazkia: EHIGE
"Hazitik gora!" izango da 2020ko jaiaren leloa. Argazkia: EHIGE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 13an aurkeztu dute 2020ko ekainaren 7an Bastidan ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaia. “Hazitik gora” leloa eta ernamuintzen ari den koloretako hazi bat aukeratu dituzte 2020an 29. edizioa beteko duen festa honetarako.

Jaialdia Arabako Errioxan egitea eskola publikoek eremu horretan duten garrantzia ikusarazteko baliatu nahi dute antolatzaileek.

EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak eskola publikoen beharra azpimarratu du gizarte guztiari kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzeko. Arabako Errioxaren kokapena ere nabarmendu du, Gasteiztik urrun eta Errioxako mugatik gertu baitago. Ikastetxe horien tamaina ere abantaila da, gurasoen iritzian, “ikasle bakoitzaren beharretara moldatzeko”.

Arabako Errioxan sei eskola publiko daude, eta ikasturte honetan 1.170 ikasle dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Euskal Eskola Publikoa argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Arabako Errioxa Bastida