Gizartea -
Denboralea
Itsasoko eta mendiko Eskola Kiroleko jarduerak eten dituzte Bizkaian iganderako
Halaber, elurragatiko alertaren ondorioz, egun horretarako Eskola Kirolaren programaren mendiko jarduera bertan behera gelditu da.
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu igandean, azaroaren 10ean, itsasoan eta mendian egingo diren Eskola Kiroleko jarduerak, denboralearen iragarpena dela eta.
Foru erakundeak jakitera eman duenez, itsasaldeko arriskuagatik ezarritako alerta horia dela eta, bertan behera utzi behar izan dituzte itsas ingurunean egiten diren Eskola Kirolaren programako jarduerak (hastapeneko eta jolaserako lehiaketak eta jarduerak), hala nola arrantza, piraguismoa, arrauna, surfa, triatloia, bela eta hondartzako boleya.
Halaber, elurragatik ezarritako alertaren ondorioz, egun horretarako Eskola Kirolaren programaren mendiko jarduera baliogabetu da.
Gainera, Aldundiak kirol jardueretarako joan-etorrietan segurtasun-baldintzak zorroztea gomendatzen du, eta mendira irteeraren bat egin behar izanez gero, joan nahi den eremuko eguraldiaren iragarpenaren berri izatea.