Gizartea -

Indarkeria matxista

12 urteko neskato bati berarekin joatearren 100 euro eskaintzeagatik kartzelatu dute

Erasoa urriaren 15ean jazo zen, Iruñeko eskola baten inguruetan. Gizona adingabearengana hurbildu zen eta 100 euro eskaini zizkion "bere desio sexualak asetzeko".

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiak kartzelara bidali zuen—komunikatua eta fidantza gabekoa— "bere desio sexualak asetzeko asmoz" 12 urteko neskato bati 100 euro eskaini zizkion gizona.

Eraso matxista urriaren 15ean jazo zen, Iruñeko eskola baten inguruetan, 17:30 aldera. Autoaren arabera, gizona adingabearengana hurbildu eta hizketan hasi zen.

Adina galdetuta, neskatoak 12 urte zituela erantzun zion. Gizonak honakoa bota zion: "Oso ondo zaude 12 urte izateko". Segidan, neskatoaren inguruan ibiltzeari ekin zion, uneoro begiratuz eta haren "saihetsaldea ukituz". Azkenean, 100 euro eskaini zizkion berarekin joan zedin.

Epaileak azaldu duenez, adingabeak "gertatutakoaren kontaketa koherentea" egin eta gizona ustezko egile gisa identifikatu zuen. Horrez gain, autoak gaineratzen du gizonak beste emakume bat ere jazarri zuela, "sexu kutsuko jokabidearekin". Eraso pairatu eta egun batzuetara, biktimak berriro ikusi zuen gizona, eta Poliziarengana jo zuen. Agenteek identifikatu egin zuten.

Epailearen ustez, gizonari adingabeak galbidean jartzearen delitua, 2-6 urteko espetxe zigorra, leporatu ahal zaio.

Kartzelatzeko erabakiari buruz, epaileak argudiatu du gizonak bi eraso matxista egin zituela 15 eguneko epean, biak ala biak eskola batetik gertu. Horrez gain, ez du familia-sustrairik Espainiako Estatuan, eta beraz, ihes egiteko arriskua handia da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Umeak Sexu erasoak