Gizartea -

Okupazioa

Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen, etxebizitza bat okupatzen saiatzeagatik

Alde Zaharreko etxebizitza bat okupatzen ahalegindu ziren, baina ez zuten lortu, bizilagun batek harrapatu zituelako.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizon eta emakume bat atxilotu dituzte Gasteizen, Alde Zaharreko etxebizitza bat okupatu nahian ari zirela; ez zuten okupazioa gauzatzea lortu, bizilagun batek harrapatu zituelako eta Ertzaintzari deitu ziolako.

Asteazken goizaldean, 03:00ak aldera bizilagunaren abisua jasotakoan, hainbat patruila bertaratu ziren, eta gizon bat topatu zuten eskaileretan, baina ez zien azaldu nahi izan zertan ari zen bertan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gerora, beste gizon bat eta emakume bat agertu ziren, eta horiek ere ez zien azaldu nahi izan zergatik zeuden han. Agenteek inguruak ikuskatutakoan, motxila bat topatu zuten eskailera-buruan; besteak beste, sarrailetako zilindroak ateratzeko gailu bat eta plastiko-zati bat zeuden barruan.

Gainera, bi sarraila indarrez irekita eta zilindroetako bat lekutik ia erabat aterata aurkitu zituzten.

Horren aurrean, 26, 24 eta 21 urteko hiru lagunak atxilotu zituzten, bi delitu egotzita: kalteak eragitea eta etxebizitza bat usurpatzen saiatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak