Gizartea -

Garraioa

Nafarroak ere izango du garraio-txartel bakarra

Foru Erkidegoko Gobernuak ezarriko du, Bidaiarien Hiriarteko Garraioaren Plan Integralaren barnean.

Iruñeko 'villavesa' bat, artxiboko irudian. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Iruñeko 'villavesa' bat, artxiboko irudian. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Iruñeko 'villavesa' bat, artxiboko irudian. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurralde Kohesiorako Departamentuko kontseilari Bernardo Cirizak iragarri duenez, Nafarroako Gobernuak garraio-txartel bakarra ezarriko du Foru Erkidegoan, Bidaiarien Hiriarteko Garraioaren Plan Integralaren barnean.

Batzorde parlamentarioan adierazi duenez, garraio-zerbitzuen emakiden berrikuntza eginda gauzatuko da txartela, hau da, Plan Integralaren lehen fasea amaituta. Sistema berri hori "ordainketa-bide integratu bezala" bideratuko da Nafarroako zerbitzuetan.

Gainera, zehaztu du, txartel bakar berri honek "garraio publikoaren erabilpena sustatzeko tarifa-politikak garatzeko tresna gisa" balio izango du.

Irudi korporatibo berria, NBUS zerbitzuan

Horrez gain, Gobernuak iragarri du NBUS zerbitzuak irudi korporatibo berria izango duela; diseinua "ibilgailuetan eta gainerako elementuetan" izango da ikusgai, hau da, geltokietan eta web orrietan.

Irudi korporatibo berri hau azaroan eskuragarri izango den Iruñea-Soria kontzesioaren hiru autobusetan agertuko da, sailburuak Lurralde Kohesioko Batzordean azaldu duenez.

Modernizazio-sistema berri bat ere ezarriko dute; "erabiltzailearentzako informazioa hobetuko da", eta, halaber, Administraritzak, "baliabide teknologiko eraginkorrak izango ditu, kontratuen beharrak betetzen direla zaintzeko"; besteak beste, maiztasunak, ordutegiak eta ibilgailuak zainduko dituzte.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak