Gizartea -

Gipuzkoa

Sute batek Donostiako Artzain Onaren katedraleko organoa kaltetu du

Sute txikia izan da, baina adituak organoa aztertzen ari dira, kaltea zenbatekoa izan den jakiteko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute txiki batek kalteak eragin dizkio Donostiako Artzain Onaren katedraleko organoari. Halere, itxuraz, kalteak ez dira handiak izan, Gipuzkoako hiriburuko Udalak adierazi duenez.

Gertakariak larunbateko 17:15 inguruan izan ziren, meza ospatzen ari ziren bitartean. Hala ere, ez zuten jendea tenplutik atera behar izan, sutea oso txikia izan baitzen eta soilik "ke apur bat" eragin baitzuen, Donostiako suhiltzaileek adierazi dutenez.

Dirudienez, suteak kable bati bakarrik eragin dio, baina oraindik adituek ikertu behar dute organoaren egoera. 1953ko musika-tresna bat da, Espainiako organo neoklasiko handiena. 2004 eta 2007 bitartean zaharberritu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak