Gizartea -

Denboralea

Denboraleagatik desagertutako gizonezko baten gorpua aurkitu dute Tarragonan

Francoli ibaiaren bokalean aurkitu dute hilotza, eta Guardia Zibilak desagertutako bost lagunetako bat dela baieztatu du.

Denboralearen eragina, Tarragonan. Argazkia: Efe
Denboralearen eragina, Tarragonan. Argazkia: Efe
Denboralearen eragina, Tarragonan. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tarragonako portuan aurkitu duten gorpua denboraleagatik desagertutako batena da. Katalunia jo duen denboraleak Francoli ibaia haztea eragin zuen, eta ondorioz txikizio handia egin zuen ibaiaren harroan.

Itsas Salbamenduak aurkitu du gizonezkoaren gorpua Tarragonako portuan, Francoli ibaiaren bokalean, eta identifikazio lanak amaitu ostean, Guardia Zibilak baieztatu du desagertutako bost lagunetako bat dela.

Denboralearen ondorioz bi pertsona desagertu ziren Vilaverden (Tarragona), eta gorpuak asteazkenean aurkitu zituzten. Beste bi desagertu ziren L’Espluga de Francolin (Tarragona), eta horien autoa hutsik aurkitu zuten. Azkenik, kamioizale belgikar bat desagertu zen aipatu udalerrian, eta horren kamioia ere hutsik aurkitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Denboraleak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur