Gizartea -

Osasuna

Osakidetzak azarotik aurrera banatuko du GIBaren prebentziorako pastilla

Arrisku gehien duten kolektiboei zuzenduta egongo da eta sexu bidezko transmisioko gaixotasunen kontsultetan soilik eskuratu ahalko da.

GIBaren prebentziorako pastilla bat. ETBko bideo batetik hartutako irudia
GIBaren prebentziorako pastilla bat.
GIBaren aurkako pilula azaroan hasiko da banatzen Osakidetza arrisku taldeen artean

1:27

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak Giza Immunoeskasiaren Birusaren prebentziorako pastilla banatuko du azarotik aurrera, ETBk jakinarazi duenez.

Pilulak %95eko eraginkortasuna dauka. Bilbon, Donostian eta Gasteizen dauden sexu bidezko transmisioko gaixotasunen kontsultetan eskuratu ahalko dira eta ondoko kolektiboei zuzenduta egongo da: gizon homosexualei, transexualei eta sexuaren langileei.   

Pastilla hori aspalditik erabiltzen duten Europako hainbat herrialdetako osasun sistemetan eta adituek prebentziorako beste tresna bat gehiago dela, detekzio goiztiarrarekin eta preserbatiboaren erabilerarekin batera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Botikak albisteak