Gizartea -

Eguraldia

Bertan behera utzi dute euriteengatik Bizkaian ezarritako alerta laranja

Halaber, EAE osoan prezipitazio handiagatik ezarritako abisu horia bertan behera utzi dute ostegun goizaldean.

Bizkaian, alerta laranja ezarriko dute. Argazkia: EFE.
Bizkaian, alerta laranja ezarriko dute.
Bizkaian, alerta laranja ezarriko dute. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bertan behera utzi du Bizkaian prezipitazio iraunkorragatik ezarritako alerta laranja. Halaber, EAE osoan abisu horian zegoen prezipitazio handiagatik, baina 06:00ak aldera bertan behera utzi dute.

Kantaurialdean, prezipitazioak barnealdean baino mardulagoak izan dira. Segurtasun Sailak esan duenez, 24 orduan metro koadroko 60 litrotik gora pilatu dira, 80 ere, bereziki mendebaldean. Araban, 24 orduan, metro koadroko 40 litro pilatu dira.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak azaldu duenez, arratsalde-gauean mardulagoak eta iraunkorragoak izan dira euriteak. Prezipitazioa "ertaina, iraunkorra eta oso ugaria" izan da Bizkaian, eta ekaitzak ere jo du zenbait tokitan. Hala, metro koadroko 30-50 litro pilatu dira, batez ere mendebaldean. Ostegun goizera arte ez dago aldaketarik iragarrita.

Gipuzkoan eta Araban, aldiz, abisu horiari eutsi diote; nolanahi ere, prezipitazio iraunkorragatik ez ezik, prezipitazio handiagatik ere. Ordu betean metro koadroko 20 litrotik gora pilatu dira, batez ere kantaurialdean eta mendebaldean.

Ostegun goizerako, euri txikiagoa iragarri dute. Bizkaian, goizaldean indargabetu dute Bizkaiko alerta laranja, eta EAE osoan prezipitazio handiagatik ezarritako abisu horia ere atzean geratu da jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak albisteak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak