Gizartea -

Gertakaria

Desagertuta dagoen Lodosako gaztearen lagun bat atxilotu dute

Gertakariarekin zerikusia duelakoan atxilotu du Guardia Zibilak, antza, bera izan zen 26 urteko gaztearekin egon zen azken pertsona.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Lodosan desagertutako gaztearen lagun bat atxilotu zuen atzo.

Gertakariarekin zerikusia duelakoan atxilotu dute laguna. Antza, bera izan zen Jose Jimenez desagertuta dagoen gaztea ikusi zuen azken pertsona.

Joan den asteazken arratsaldean, desagertu zen egunean, arrantzan egon zirela adierazi zien susmagarriak Guardia Zibilaren agenteei, baina kontraesan asko esan zituela eta atxilotu egin dute.

Sei egun igaro dira Jose Jimenez Jimenez 26 urteko gazte lodosarra desagertu zela eta oraindik ez dago bere arrastorik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea