Gizartea -
Asteazkenean desagertu zen
Lodosan desagertutako gazte baten bila ari da Guardia Zibila
Hainbat boluntariok bat egin du bilaketa lanekin eta inguruak miatu dituzte gaztearen arrastorik aurkitu gabe.
Erredakzioa
Lodosan desagertutako gazte baten bila ari dira Guardi Zibila eta zenbait boluntario. 26 urteko gizonezkoa iragan asteazkenean desagertu zen.
Larunbatean eta igandean, Guardia Zibilak hainbat agente lanean jarri ditu desgaertutakoaren bilaketa lanetan, Guardia Zibileko iturriek Efe albiste agentziari iragarritakoaren arabera.
Konkretuki, bilaketa lanetan SEPRONAko patruila batek, herritarren segurtasunerako hainbat patruilek eta urpeko taldeko kideek parte hartu dute.
Lodosako udaltzainak gaineratu duenez, igandean hainbat boluntariok bilaketa lanekin bat egin dute eta inguruak miatu dituzte gaztearen arrastroik aurkitu gabe. Desagerpenaren berri familiakoek eman zuten iragan asteazkenean.