Gizartea -

Indarkeria matxista

Sara Majarenasen alabaren erasotzailearentzako 30 urteko eskariari eutsi diote

Epaiketa irailaren 9an hasi zen, eta asteazken honetan epaiaren zain geratu da.

Erasoa 2017ko urtarrilean gertatu zen. Argazkia: EFE.
Erasoa 2017ko urtarrilean gertatu zen. Argazkia: EFE.
Erasoa 2017ko urtarrilean gertatu zen. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sara Majarenasen alabaren erasotzailearentzako 30 urteko eskariari eutsi diote Fiskaltzak eta akusazio partikularrak. Gizonak, 52 urtekoa eta ETAko preso ohiaren bikotekide ohia, bien alaba sastakatu zuen, 2017ko urtarrilean, Valentziako Benifaio herrian.

Irailaren 9an hasi zen epaiketa, Valentziako Auzitegi Probintzialean, eta asteazken honetan geratu da epaiaren zain, Aiert Larrarte akusazio partikularraren abokatuak jakinarazi duenez.

Defentsak, buruko gaitza argudiatuta, akusatua ezin dela inputatu zuen esana, baina Majarenasen abokatuak adierazi du perituek aukera hori ezeztatu dutela.

Erasotzaileari egozten diote umeari eraso ziola, azken horrek 2 urte eta 10 hilabete zituela, Majarenas Picassenteko kartzelan preso zegoela.

Preso ohia apirilean utzi zuten aske, baina erasoa gertatu zenetik bigarren gradua eman zioten, alaba zaintzeko.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Indarkeria matxista gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Mundu matxista Umeak albisteak