Gizartea -

Trafikoa

Motorzale bat hil da N-1 errepidean, Villabonan

Gizonezkoak 22:40 aldera izan du ezbeharra N-1eko 441. kilometroan, Irungo norantzan.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat hil da gaur gauean N-1ean, Villabonan (Gipuzkoa), errepidetik irten eta istripua izanda.

Gizonezkoak 22:40 aldera izan du ezbeharra N-1eko 441. kilometroan, Irungo norantzan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ikertzen ari diren arrazoiak medio, motorzalea errepidetik irten da puntu horretan, eta hil egin da kolpe gogorraren ondorioz.

N-1ean Villabonako irteera itxi egin behar izan dute, larrialdi zerbitzuek lanak amaitu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Villabona Albisteak Errepideko istripuen biktimak