Gizartea -

Bizkaiko garraio publikoa

Barik txartelaren erabiltzaileek sakelakoarekin ere ordaindu ahalko dute

Bizkaiko Garraio Partzuergoak aplikazio bat probatuko du 2020ko udazkenean ordainketak modu birtualean egiteko. Gerora, erabiltzaile guztiek izango dute eskura.

Barik-a modu fisikoan zein birtualean erabili ahalko da. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Bat eta Barik txartelak.
Barik-a modu fisikoan zein birtualean erabili ahalko da. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barik txartela garai berrietara egokituko da. Bizkaiko Garraio Partzuergoak (CTB, gaztelerazko sigletan) sakelakoentzako aplikazio bat (app) sortzeko asmoa du erabiltzaileek Bizkaiko garraiobide publikoetan egiten dituzten bidaiak horren bitartez ordain ditzaten.

Deia egunkariak gaur argitaratu duenez, CTBk proba pilotua jarriko du martxan 2020ko udazkenean 26 urtez azpiko 1.000 gazterekin. Probak amaitutakoan, interesa duten gainerako erabiltzaileen esku jarriko dute.

Egunkari horrek argitaratutakoaren arabera, txartela modu birtualean erabiliko da, txartel fisikoan dugun informazioa (baita dirua ere) sakelakoarekin lotzeko aplikazio baten bitartez. Horretarako, aplikazio propioa eta doakoa sortuko du Partzuergoak, eta mota guztietako gailuetan izango da erabilgarri. Hala, telefono adimentsua bidaia balioztatzeko makinaren gainean jarri beharko du erabiltzaileak, egun txartel fisikoarekin egiten duen bezala.

Sakelakoaren bidezko ordainketak ez du txartel fisikoa ordezkatuko, baina biak erabili ahalko dira, nahieran. Makinak ere ez dira aldatu beharko, eta gaur egun eskuragarri dauden garraiobide guztietan erabili ahalko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Telefonia mugikorra Metro Bilbao Gizartea Bizkaibus Eguneko albisteak Albisteak Euskotren Bilboko tranbia Renfe Garraio publikoa Aplikazioak