Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi sexu-eraso salatu dituzte asteburuan Bilbon eta Zallan

Ertzaintzak bi gizon inputatu ditu Boluetako diskoteka baten inguruetan eta Zallako jaietako gunean izandako erasoengatik.

Elkarretaratzea Zalla
Elkarretaratzea Zalla
Jende ugari bildu da Zallan asteburuan izandako sexu erasoa salatzeko

1:33

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza asteburuan Bilbon eta Zallan izandako bi sexu-eraso ikertzen ari da, Segurtasun Sailak astelehen honetan eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Erasoak igande goizaldean gertatu ziren, eta bi emakumeek sexu-erasoak salatu zituzten.

Bilbon, biktimaren lagunek Ertzaintzari ohartarazi diotenez, gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume gazte bati, 01:00 aldera. Ertzaintzako patruila bat Boluetako diskoteka baten inguruetara joan da, eta ustezko erasotzailea identifikatu eta inputatu du.

Osasun zerbitzuen laguntza jaso ostean, gazteak polizia-etxean salatu du erasoa.

Zallan, igande goizaldean, 07:00 aldera, sexu-erasoa jaso zuela salatu du emakume batek. Erasoa herriko jaietako gunetik gertu gertatu zen, Euskadi plazatik gertu.

Ertzaintzak gizona identifikatu, eta, emakumeak Balmasedako polizia-etxean salaketa jarri ostean, ustezko erasotzailea inputatu du.

Zallako Udalak elkarretaratzea egin du astelehen eguerdian, erasoa gaitzesteko.

Zallako Udaleko erakunde-adierazpena

Zallako Udalak erasoa gaitzetsi eta errefusatu du, biktima eta haren ingurukoei babesa eta hurbiltasun osoa adierazi die, eta babes eta harrera baliabideak, psikologikoak, juridikoak eta osasun-zerbitzuak haien eskura jarri ditu.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zalla Matxismoa Sexu erasoak Azken ordukoa Enkarterriri buruz