Gizartea -
GIPUZKOA
Burdinbidearen Museoak ia 625.000 bisitari jaso ditu 25 urtetan
Museoak garraiobideak EAEn hainbat urtez landutako historiaren lekukotasun anitzak batu ditu.
AGENTZIAK| ERREDAKZIOA
Ia 625.000 pertsonek bisitatu dute Burdinbdearen Euskal Museoa bere 25 urteetan. Azpeitian (Gipuzkoa) kokatutako erakundeak larunbat honetan ospatu du urteurrena hainbat ekintzekin.
Museoaren arabera, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak parte hartu duen jardunaldian, 25. urteurrena dela eta ospatutako umeen lehiaketaren sari banaketa izan dute. Bertara gerturatu dira Euskotreneko Imanol Leza zuzendaria eta museoko Juanjo Olaizola arduraduna ere.
Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak garraiobideak EAEn ende bat eta erdi baino denbora luzeagoan landutako historiaren lekukotasun anitzak batu ditu.
Lurrun-trenetatik hasita erlojuetaraino, burdinbidearekin lotutako mota guztietako elementuetatik igaroz: farolak, telegrafoak, uniformeak, erreminta-makinak, telefonoak edo jostailuak.