Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat hil da auto batek harrapatuta, istripua izan ondoren, Bilbon
Bi autok elkar jo dute Basurtu parean, Santanderreko noranzkoan, eta gidariak autoetatik atera direnean beste ibilgailu batek harrapatu ditu. Beste auto-gidaria larri zauritu da.
Erredakzioa
Gizonezko bat hil da isitripua izan ostean autotik atera eta beste batek harrapatuta, A-8an, Basurtu parean, Santanderreko nornazkoan, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 06:00ak inguruan gertatu da aipatu lekuan bi autok elkar jo ondoren. Istripua gertatu eta gero, gidariak autotik atera dira eta beste ibilgailu batek harrapatu egin ditu. Ondorioz, 49 urteko gizonezko bat hil egin da eta bestea larri zauritu da.
Autopistako hiru erreietako bi itxi egin behar izan dituzte eta auto-ilara luzeak sortu dira Kantabriarako noranzkoan.