Gizartea -

Gertakizuna

Arrazoi ekonomikoak egon litezke Santutxuko hilketaren atzean

77 urteko gizonezko bat hilik aurkitu dute ostegun honetan, haren etxebizitzan, Santutxu auzoan (Bilbo). Gorpuak arma zuriz egindako bi zauri ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Santutxuko hilketa argitzeko. 77 urteko gizonezko bat hilik aurkitu dute ostegun honetan, eta gorpuak indarkeria zantzuak ditu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak baieztatu duenez.

Ikerlarien hipotesietako bat hilketaren atzean arrazoi ekonomikoak izatea da. Dena dela, hiltzaileak ez zuen indarrez ireki atea eta etxebizitza ez zegoen hankaz gora.

EAEko Poliziak atzoko 16:40an izan zuen gertatutakoaren berri. Antza denez, gizonezkoaren alabak topatu zuen gorpua. Aitari deika aritu zen, eta hark ez zuenez telefonoa hartu, etxebizitzara bertaratu zen.

Hilotza Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea