Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Abisu horia: arratsaldean euri-jasak espero dira

Bestalde, Estatuko Meteorologia Agentziak alerta laranja ezarri du Nafarroako erdialdean eta Erriberan euriagatik.

Donostia. Artxiboko argazkia: EFE
Abisu horia: 18:00etatik aurrera euri-jasak espero dira.
Donostia. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan 18:00etatik gauerdira bitartean euri-jasak espero dira, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du. Ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago bota ditzake.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak zehaztu duenez, denbora tarte horretan ekaitzak joko du eta, oro har, euri txikia egingo du, baina tokian toki erruz bota dezake, baita txingorra ere, barnealdean bereziki. Gainera, ekaitz guneetan haize-bolada indartsuak edo oso bortitzak izango dira.

Egunean zehar bero handiagoa egin du isurialde atlantikoan, haizeak hego-ekialdetik jo baitu, eta tenperatura maximoak 28-30 gradukoak izan dira.

Era berean, Estatuko Meteorologia Agentziak alerta laranja ezarri du Nafarroako erdialdean eta Erriberan euriagatik.

16:00etatik 3:00etara arte alertan izango dira eskualde horietan, Ebroko Erriberan eta Foru Erkidegoko erdialdean 30 litro metro karratuko bota ditzakeelako ordubetean.

Ekaitzak jo eta txingorra bota dezake, Aemeten arabera. Bestalde, isurialde atlantikoan eta Pirinioetan alerta horia ezarri du. Ordubetean 15 litro metro karratuko bota ditzake, eta tokian toki ekaitzak edo txingorra izan daitezke.

Asteburua

Larunbatean, hego haizeak jotzen jarraituko du, nahiz eta orduak aurrera joan ahala indarra galdu tenperaturak ez dira aldatuko iparraldean. Goizean hodeiak eta ostarteak espero dira, baina arratsaldean zerua guztiz estali egingo da eta barnealdean euri tantaren bat botatzea edo ekaitzen bat izatea ezin daiteke baztertu.

Igande euritsua izango da eskualde guztietan; izan ere, fronte nahiko aktibo bat helduko da goizean. Arratsaldean ostarteak zabalduko dira, eta euria egiteari utziko dio hegoaldean, baina iparraldean goibel jarraituko du, batez ere isurialde atlantikoan.

Haizeak mendebaldetik eta ipar-mendebaldetik joko du, kostaldean bereziki; horrek tenperaturei eragingo die. Horrela, tenperaturak nabarmen behera egingo du igandean; maximoak 20-22 gradukoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak