Gizartea -

Tutera

Yanzaren aurkako krimenaren epaimahaiak erruduntzat jo ditu hiru akusatuak

Hala, 13 urteko kartzela-zigorra ezarri diete biri, eta 11 urtekoa hirugarrenari. Tuteran gertatu zen, 2016ko azaroan.

Auzipetuak erruduntzat jo dituzte. Argazkia: EFE.
Auzipetuak erruduntzat jo dituzte. Argazkia: EFE.
Auzipetuak erruduntzat jo dituzte. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herri-epaimahaiak erruduntzat jo ditu Wilson Alejandro Yanza Herediaren aurkako krimenaren hiru akusatuak, eta erailketa-delitua egotzi die; izan ere, frogatutzat jo du hirurak "azpilanean aritu zirela" 33 urteko ekuadortar gizona Tuteran itotzeko.

Epaimahaiak epaia emanda (bost gizonek eta lau emakumek osatzen dute epaimahaia), Ministerio Fiskalak epaileari eskatu dio auzipetuei ondorengo kartzela-zigorrak ezartzea: horietako birentzat (biktimaren emaztearentzat eta itotzea gauzatu zuen ilobarentzat), 13 urteko zigorra; eta beste emakumearentzat, alegia, ilobarentzat, 11 urtekoa.

Epaimahaiko kideek kontuan izan dute ikusi dutela, azken horren portaeran, aringarri bat: mendekotasuneko trazuak dituen nortasunaren asaldura mistoa hauteman diote. Trazu horiek, estres handiko egoeretan, erantzuteko haren gaitasuna murrizten dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ohar batean jakitera eman duenez.

Biktimaren emaztearen defentsak (Irene de Fatima Sabino du izena) 10 urteko zigorra eskatu du, eta hori bera ere eskatu dute Ronaldo Dias Camargo ilobarentzat. Rozilene de Fatima Camargo ilobarentzat, aldiz, 5 urteko zigorra eskatu dute abokatuek.

2016ko azaroaren 2an

Krimena 2016ko azaroaren 2an egin zuten, Tutera etxe batean. Epaimahaiak frogatutzat jo du Ronaldo Dias Camargok, azpilanean aritu ostean, eta Wilson Alejandro Yanza zutik zegoela aprobetxatuta, gogor heldu zion biktimari eta ito zuen.

Gerora, hiru auzipetuak Castejonera eraman zuten gorpua, eta Ebro ibaira bota zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera albisteak Delituak Epaiketak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Giza hilketak