Gizartea -

Sua

70 urteko gizon bat hil da sute batean, Bilboko erdialdean

Sua etxebizitza batean piztu da, Epaltzaren Alargunaren kalean. Antza denez, etxeko sukaldean leherketa bat izan da. Gainera, udaltzain bat zauritu da kea arnastuta.

Ertzaintza eta Udaltzaingoa Epaltzaren Alargunaren kalean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
70 urteko gizon bat hil da sute batean, Bilboko erdialdean.
70 urteko pertsona bat hil da butano bonbona batek eztanda eginda Bilbon

0:34

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

70 urteko gizon bat hil da arratsaldean, sute batean, Bilboko erdialdean, Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dutenez. Sua etxebizitza batean piztu da, Epaltzaren Alargunaren kalean.

Gizona erredura larrien ondorioz hil egin da.

Sua 18:00ak aldera piztu da. Antza denez, etxeko sukaldean leherketa bat izan da, eta jarraian sutea hasi da.

Gizona etxe barruan zegoen eta erredura larrien ondorioz hil egin da. Gainera, udaltzain bat zauritu da kea arnastuta, eta artatu behar izan dute.

Suhiltzaileak, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira.

19:30etan auzitegiko medikuak etxebizitzan zeuden, gorpuaz arduratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak