Gizartea -

IMMIGRAZIOA

'Aita Mari' ontziak Mediterraneora abiatzeko baimena eskatu du berriro

Bien bitartean, Itsas Laguntza Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen erreskate-ontziak Pasaiako portuan jarraitzen du.

Aita Mari erreskate ontzia Pasaiako portuan. Artxiboko argazkia: EFE
Aita Mari erreskate ontzia Pasaiako portuan
Aita Mari erreskate ontzia Pasaiako portuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsas Laguntza Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari erreskate-ontziak baimena eskatu dio Espainiako Itsas Agintaritzari, Mediterraneo itsasoan laguntza humanitarioa eman ahal izateko. Bien bitartean, erreskate-ontzi bihurtutako atunontziak Pasaiako portuan jarraitzen du.

Iñigo Mijangos Itsas Laguntza Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeko presidenteak EFE albiste-agentziari azaldu dionez, litekeena da Espainiako Sustapen Ministerioak baimena ematea baina migratzaileak erreskatatzeko operazioetan jarduteko muga ezartzea. Dena dela, baimena jasoz gero, Mediterraneora abiatzeko asmoa agertu du, legearen barruan, laguntza humanitarioa emateko.

Haren esanetan, datozen egunetan jasoko dute baimena eta litekeena da Aita Mari ontzia datorren asteartean abiatzea Pasaiako portutik. Erreskate-ontzia ekainaren 30ean itzuli zen Pasaiara, dagoeneko amaitu dituzten konponketa batzuk egiteko.

Aurrez, apirila eta ekaina bitartean, Greziako Kios eta Lesbos uharteetako errefuxiatuei laguntza humanitarioa ematen aritu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Migrazioa Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Pasaia bideoak Albisteak Errefuxiatuak azken ordukoa Eskubide unibertsalak GKEen albisteak Aita Mari ontzia gaur