Gizartea -

Gertakaria

Barakaldoko gazte bat hil da Malagako pub batean zerraldo erorita

Mutilak 19 urte zituen eta oporretan zegoen Malagako Torre del Mar herrian. Ezbeharra igande goizaldean gertatu zen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko mutil gazte bat hil zen igandean Malagako ospitale batean, pub batean zegoela ezustean zerraldo erorita. Biktimak 19 urte zituen eta oporretan zegoen Malagako Torre del Mar herrian.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra udalerri horretako diskoteka batean gertatu zen, goizaldeko 05:00ak inguruan. Bat-batean zorabiatu eta lurrera erori zen. Hasiera batean, polizia batek eta erizain batek artatu zuten. Pultsurik ez zeukala ikusita, mutila suspertzen saiatu ziren.

Ondoren, udaltzainak eta larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu ziren. 45 inguru igaro zirenean lortu zuten gazteak pultsua berreskuratzea, eta orduan Axarquiako ospitalera eraman zuten. Tamalez, erietxera iritsi eta berehala hil egin zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak