Gizartea -
BIZKAIA
Gizon bat atxilotu dute Getxon, exhibizionismo delitua egotzita
Usategi behatokiaren azpiko hondartzan Adin txikiko neskato batzuen aurrean masturbatzea leporatzen diote 53 urteko gizonari.
EITB.EUS
Getxoko Udaltzaingoak 53 urteko gizon bat atxilotu zuen iragan ostiralean, exhibizionismo delitua leporatuta, adin txikiko neskato batzuen aurrean masturbatzeagatik.
Atxiloketa ostiral arratsaldean gertatu zen, gazteek beraiek udaltzainei emandako abisuari esker. Usategi begiratokiaren azpian dagoen hondartza batean gertatu zen. Adingabeen testigantzaren arabera, gizon bat hurbildu zitzaien jokaera "ez oso arrunta" erakutsiz eta, halako batean, gizona haien aurrean masturbatzen hasi zen.
Gazteek Udaltzaingora deitu zuten, eta bertaratu ziren udaltzainek gizona aurkitu zuten.
Adingabeei gertatutakoaz galdetu ostean, Udaltzaingoak gizona atxilotu zuen. Atxilotua epailearen aurrera eraman zuten, exhibizionismo delitua egotzita.