Gizartea -

Indarkeria matxista

Espetxean sartu dute Bilbon bikotekide ohia bahitu eta bortxatzeaz akusatutako gizona

Emakumea sei egunez egon zen bahituta. Denbora tarte horretan, erasotzaileak bortxatu egin zuen, eta jipoiak, mehatxuak eta irainak jasan zituen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bikotekide ohia sei egunez bahitu eta bortxatzeaz egotzita Ertzaintzak ostegunean atxilotu zuen gizona espetxean sartzea erabaki du epaileak ostiral arratsaldean.

Akusatuak 37 urte ditu eta emakumearengana hurbiltzeko debekua ezarrita zeukan. Gainera, bere kontrako atxilotze-aginduak emanak zeuden Bilbon eta Ibizan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Salaketaren arabera, abuztuaren 24tik 29ra bitartean bikotekide ohia indarrez etxean atxikita izan zuen. Egun horietan, emakumea sexu-harremanak izatera behartu zuen. Halaber, jipoiak, mehatxuak eta irainak jasan zituen.  

Ostegun arratsaldean,  emakumea ondoezik jarri zen eta gizonak erietxe bateko larrialdi zerbitzura eraman zuen, Bilbon.

Ertzaintzak gizona identifikatu egin zuen eta honek izen-abizen faltsuak eman zituen. Gainera, agenteetako bati eraso egin zion eta ihes egiten saiatu zen, baina berehala atxilotu zuten.   

Emakumea artatu egin behar zuten, hainbat lesio zeuzkalako.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Bilbo Indarkeria matxista Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Sexu erasoak