Gizartea -

LISTERIOSI AGERRALDIA

Magrudis enpresak ez zuen jarduerarako lizentziarik, Sevillako Udalaren arabera

Udalak egiaztatu ahal izan duenez, listeriosi agerraldiaren iturburu izan den enpresak ez zuen 2018ko abendura arte jarduera abiatzeko adierazpen erantzulea aurkeztu udaletxean.

Listeriosi agerraldiaren iturburu izan den Magrudis enpresaren egoitzaren kanpoaldea. Argazkia: EFE
Listeriosi agerraldiaren iturburu izan den Magrudis enpresaren egoitzaren kanpoaldea
Listeriosi agerraldiaren iturburu izan den Magrudis enpresaren egoitzaren kanpoaldea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Listeriosi kasuen kopurua beheraka egiten ari bada ere, gaiak zeresana ematen jarraitzen du. Sevillako Udalak ziurtatu duenez, listeriosi agerraldiaren iturburu izan den Magrudis enpresak ez zuen lizentziarik 2015ean Andaluziako Juntaren erregistroan izena eman zuenean. Gaur gaurkoz, ez dute dokumentu hori aurkitu. Udalak Fiskaltzaren esku utziko du informazioa.

Udalak ohar batean azaldu duenez, Magrudis enpresak 2015ean Andaluziako Juntako elikagaien sektoreko enpresen erregistroan izena eman zuenean ez zuen horretarako beharrezkoa den Sevillako Udalaren dokumentaziorik. "Orain arte bildutako informazioaren arabera, une horretan ez zuen jarduerarako lizentziarik", adierazi du enpresak.

Ez hori bakarrik, dokumentazioa berrikusi ostean egiaztatu ahal izan dutenez, enpresak ez zuen 2018ko abendura arte udaletxean aurkeztu jarduera abiatzeko adierazpen erantzulea.

"Dokumentu horretan (...) formazko eta sakoneko hutsuneak antzeman dira. Ondorioz, bertan behera gelditu da", azpimarratu du Udalak.

Sevillako Udalaren esanetan, "enpresaren ezaugarri teknikoak eta bere jarduera ez datoz bat 2018ko abenduan aurkeztutako adierazpen erantzulearekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Osasuna albisteak Espainia argazkiak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak