Gizartea -

M-15 mugimendua

Soleko 'suminduek' gaur erabakiko dute protestarekin jarraitu ala ez

12:00ak aldera elkartuko dira hauteskundeak igaro ostean protestekin jarraituko duten ala ez erabakitzeko. Zazpigarren egunez jarraian milaka lagunek igaro dute gaua Madrilgo Solen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Solen kanpatuta daudenek gau lasaia igaro dute gaur ere nahiz eta Hauteskunde Batzorde Zentralak protestak debekatu zituen. Orain, behin hauteskunde eguna igarota, protestekin jarraituko duten ala ez erabaki beharko dute.

Hain zuzen ere, 12:00ak aldera asanblada bat egingo dute gaiaz hitz egiteko eta datozen orduetan eta egunetan jarraituko duten bidea zein izango den erabakitzeko, mugimenduaren bozeramaileak azaldu duenez.

Eguerdian hartuko duten erabaki horretan oso kontuan izango dute M-15 mugimendua nazioartean izaten ari den oihartzuna; izan ere, Madrilgo kontzentrazioa "munduan erreferente" izaten ari dela gogorarazi du bozeramaileak.

Ordezkariak berretsi du kanpatuta daudenek ez daukatela inolako hauteskunde kontsignarik eta "guztiz libreak" direla boto eskubidearekin zer egin erabakitzeko.

Gaur Solen aipatutako asanbladaz gain jolasak eta hainbat motatako tailerrak egingo dituzte, atzo eta aurreko egunetan egindakoen oso antzekoak, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea