Gizartea -

Hego Euskal Herria

Adingabeek gurasoen baimena beharko dute Espainiatik kanpo bidaiatzeko

Espainiar lurraldetik kanpo bidaiatzeko, 18 urte baino gutxiago duten Espainiar Estatuko herritarrek gurasoek sinatutako eta Poliziak zigilatutako adierazpen bat izan beharko dute.

Bidaiariak. Argazkia: EFE
Bidaiariak.
Bidaiariak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urte baino gutxiagoko Espainiar Estatuko herritarrek, Espainiatik kanpo bidaiatzeko, gurasoek sinatutako eta Ertzaintzak, Foruzaingoak, Espainiako Poliziak ala Guardia Zibilak zigilatutako baimen bat eraman beharko dute, NAN edo pasaportearekin batera. Irailaren 1ean, igandea, sartuko da indarrean araua.

Helburua gurasoen edo tutoreen konpainiarik gabe atzerrira bidaiatzen duten adingabeen babes estandarrak hobetzea da.

Zehatz-mehatz, Espainiako lurraldetik kanpo irteten diren adingabeek aldez aurretik betetako formulario bat entregatu beharko dute. Orri horretan, adingabeen, gurasoen eta balizko laguntzaileen eta  bidaiaren datak agertuko dira. Inprimakia formalizatzeko, gutxienez gurasoetako edo legezko tutoreetako bat Poliziarengana joan beharko da.

Espainiako Poliziaz eta Guardia Zibilaz gain, autonomia erkidegoetan eskumenak duten poliziek ere formularioa zigilatu ahalko dute. Hego Euskal Herriaren kasuan, Ertzaintzak eta Foruzaingoak.

Adingabearen legezko ordezkarietako bat baino ez da polizia-etxera joan beharko, betiere guraso-ahala, ahalmen legal egokia eta beste gurasoaren baimena eta, kasu horretan,  datuak ematen duen beste pertsonaren baimena. Identitatea konprobatu ahal izateko, indarrean dagoen nortasun agiri bat (NAN edo pasaportea) eta adingabearen filiazioa eta guraso-ahala egiaztatzen duen dokumentu bat (NAN, pasaportea, familia liburua).

Espainiar Estatuan bizi diren adingabe atzerritarren kasuan, beren legezko ordezkariek kontsulatuetan osatu beharko dute dokumentazioa.

Arautegi honek Ipar Euskal Herrira bidaiatzen duten Hegoaldeko euskal herritar adingabeei ere eragiten die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Bidaiak