Gizartea -

OSASUNA

74 urteko emakume bat Andaluzian listeriosiaren eraginez hil den bigarren pertsona da

Listerian positibo eman ondoren pasaden astean hil zen minbiziko gaixo terminalari listeriosi agerraldi berak infekzioa kutsatu ziola baieztatzeko, ikerketa bat jarri dute martxan.

Sevillako Virgen del Rocío ospitalea. Argazkia: EFE.
74 urteko emakumea listeriosiaren eraginez hil den Sevillako Virgen del Rocío ospitalea.
Sevillako Virgen del Rocío ospitalea. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Listeria bakterioak kutsatutako 74 urteko emakume bat hil da Sevillako Virgen del Rocío ospitalean, 13:15ean. Listeriosis agerraldiaren ondorioz hil den bigarren pertsona da.

Andaluziako Juntaren Osasun eta Familien Kontseilaritzak komunikatu batean adierazi duenez, emakumeak beste patologiak zituen eta arrisku handiko taldean zegoen.

Bestalde, listerian positibo eman ondoren pasaden astean hil zen minbiziko gaixo terminalari infekzioa listeriosi agerraldi berak kutsatu zuen edo ez ikertzen ari dira. Analisi molekularren emaitzak atera arte, medikuek ez dute erlazio hori egiaztatuko.

Agerraldiaren ondorioz hil zen lehenengo pertsona abuztuaren 15ean ospitaleratu zuten 90 urteko emakumea izan zen. Biktima osasun egoera larrian zegoen, "La Mecha" haragia jateagatik, eta bost egun ostean hil zen.

Aurreko listeriosi kasuak

Atzo hiru listeriosi infekzio berri jaso dituzte Sevillan. Hala ere, listeriosiak kutsatutako edo horren susmoagatik ospitaleratutako pertsonen kopuruak % 20 egin du behera azken 24 ordutan. Zehazki, 108 pertsonatik 86ra pasatu dira, azken hildakoa kontatu gabe.

Gainera, ospitaletan 31 emakume ahurdun daude listeriosia dela eta, atzo baino hiru gutxiago. Horrez gain, ez da abortorik egon ezta umerik kutsatu.

Guztira, abuztuaren 15ean alerta zabaldu zutenetik, 196 listeriosi kasu jaso dituzte, gehienak Sevillan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluziako Albisteak Espainia albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak