Gizartea -
DELITU
Bilboko gizon bat ikertzen ari dira Castron 176 km/h-ko abiaduran gidatzeagatik
Bide-segurtasunaren aurkako delitua leporatzen dio Guardia Zibilak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guardia Zibilak eginbideak instruitu dizkio Bilboko 65 urteko gizon bati, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita. Castron 176 kilometro orduko abiaduran gidatzen ari zen, ezarritako abiadura baino 90 km/h gehiagoan.
Prentsa-ohar batean Guardia Zibilak azaldu duenez, abuztuaren 16an izan zen, Guardia Civil Trafiko Destakamendu agenteak Santanderren, A-8 autobian Castro Uridaleseko irteeraren parean, abiadura kontrolak egiten ari zirenean. Horretan, 176 km/h-ko abiaduran antzeman zuten autoa, 80 km/h-ko bidean.
Tarte hori oso arriskutsua da Guardia Zibilaren arabera, kurba handiak daudelako. Izan ere, urte hasieratik, 57 trafiko istripu izan dira errepide horretan.
Gidaria zihoan abiadura altua dela eta, agenteek ezin izan zuten autoa eten. Hori dela era, gizona identifikatzeko ikerketa abian jarri zuten.