Gizartea -

EGURALDIA

Abisu horia ezarri dute arratsalderako, prezipitazio handiengatik

Zaparrada handiak espero dira eta zenbait tokitan metro koadroko 15 litro ur baino gehiago pila daitezke ordubetean.

Kontxako pasealekua, euripean. Artxiboko argazkia: Jon Hernandez Utrera
Kontxako pasealekua, euripean
Kontxako pasealekua, euripean. Artxiboko argazkia: Jon Hernandez Utrera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur arratsaldetik bihar goizaldera arte, 18:00etatik 03:00ak arte, prezipitazio handiengatik eta ekaitz arriskuagatik. Zaparrada handiak espero dira eta zenbait tokitan metro koadroko 15 litro ur baino gehiago pila daitezke ordubetean.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, goizean ateri eutsiko dio eta egunak aurrera egin ahala hodeiak nagusituz joango dira zeruan. 18:00etatik aurrera, ostera, zaparrada trumoitsuak bota ditzake.

Zaparrada mardulak ez ezik, litekeena da txingorra ere egitea. Ekaitz guneetan, haizeak gogor joko du. Dena den, iragarpenaren arabera, 03:00etatik aurrera atertzera egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak argazkiak Eguraldia Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak albisteak