Gizartea -

Mintegi kulturalak

Bilboko Arriaga plaza 24 orduz hartzeko deia egin dute

Mugimendu hauetako zenbait gaztek adierazi dutenez, asteburuan "jende andana" espero dute Bizkaiko hiriburuan, "hurrengo egunean ez dutelako lanera joan behar".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Arriaga plaza 24 orduz hartuko dute ''Benetako Demokrazia Orain'' plataformako kideek. Mintegi kultural "txikiak" antolatu dituztela iragarri dute gaur arratsaldean, "gure haserrea eta gure proposamenak isladatzeko helburuarekin", eta hainbat hiriburuetan adostutako manifestua oinarritzat hartuz.

Mugimendu hauetako zenbait gaztek adierazi dutenez, asteburuan "jende andana" espero dute Bizkaiko hiriburuan, "hurrengo egunean ez dutelako lanera joan behar".

Plataformak, antolatuko dituzten mintegietan parte hartzeko deia egin die hiritarrei . "Hau bizitzeko beste modu bat da", gaineratu dute.

Hainbat ekimen antolatu dituzte: kontu kontariak, masaje tailerrak, dantza, eta antzezlan bat (igandean, arratsaldeko 18:00etan).

Ekimen guzti hauek abian jartzeko, "azpiegiturak" behar izango dituztela azpimarratu dute. Horregatik, jendeari "janaria, mahiak" eta beharrezkoak diren hainbat gauza eramateko deia egin die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea