Gizartea -

LISTERIOSIA

Listeriosiaren inguruko bilera egingo dute gaur Osasun kontseilari guztiek Madrilen

Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak osasun agintariek listeriosi agerraldiaren harira hartutako erabakiak babestu zituen.

Maria Luisa Carcedo Osasun ministroa, kazetarien galderei erantzuten. Argazkia: EFE
María Luisa Carcedo Osasun ministroa. Argazkia: EFE
Maria Luisa Carcedo Osasun ministroa, kazetarien galderei erantzuten. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Luisa Carcedo Espainiako Gobernuko Osasun ministroa autonomia erkidegoetako Osasun kontseilariekin bilduko da gaur, 16:00etan, Ministerioaren egoitzan, listeriosiaren inguruko informazioa trukatzeko.

Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak osasun agintariek listeriosi agerraldiaren kudeaketan hartutako erabakiak babestu zituen ostiralean Ministroen Kontseiluan egin zen prentsaurrekoan.

"Gobernuak Andaluziako agintariek agerraldiaren berri eman bezain laster aktibatu zuen alerta. Protokoloaren arabera jardun du eta lanean jarraitzen du. Maiatzaren 2tik fabrikatutako marka horretako haragia ibilgetu da, ez bakarrik Andaluzian, baita haragia heldu den beste erkidegoetan ere", baieztatu du.

Horri dagokionez, Osasun Ministerioak autonomia erkidegoetako kontseilari guztiak deitu ditu "informazioa guztiekin trukatzeko", "kudeaketa" autonomia erkidegoei baitagokie, baina "buruzagitza eta kontrola Ministerioak daramatza", gogorarazi du Celaak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Nutrizioa