Gizartea -
EUROPAKO ETIKETEN ARAUDIA
Elikagaien kontroletatik pasatu gabeko 1.500 kilo janari konfiskatu dituzte Nafarroan
Produktuen etiketak ez zeuden gaztelaniaz eta horietan, gainera, ez zen agertzen elikagaien jatorria. Hori dela eta, produktuek ez zuten Europar Batasuneko araudia betetzen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Noaineko industria poligonoan (Nafarroa) egindako kontrolean, Guardia Zibilak 1.500 kilo janari produktu konfiskatu ditu. Elikagai horiek ez zuten osasun kontrolik pasatu.
Nafarroako Guardia Zibilak komunikatu batean adierazi duenez, hainbat produktuk etiketa eta enbalatze neurriak betetzen ez zituztela konturatu ziren agenteak.
Etiketak gaztelaniaz ez zeudenez, ez zuten Europak Batasuneko araudia betetzen. Gainera, elikagaien jatorria edo inportatzailearen izena ez zen agertzen.
Konfiskatutako produktuak Segurtasun Sailera eraman zituzten. Guztira, 184 freskagarri lata, 881 kilogramo datil, 320 kilogramo kuskus eta 18 litro palmako olio zeuden.
Kontrol horien bidez, agenteen arabera, elikagai ilegalak sartzea, produkzio klandestinoak sortzea, eta elikagai horiek tabernetan, jatetxetan edota salmena txikitan saltzea saihesten dute.