Gizartea -

Nafarroa

Valtierrako entzierro batetik ihes egin duen bigantxa bat Arguedasen harrapatu dute

08:20 aldera egin du ihes animaliak, eta handik gutxira harrapatu dute. Dena dela, bigantxaren ihesaldian eta horren harrapaketan ez da inor zauritu.

Valtierrako jai batetik ihes egin duen bigantxa harrapatu duten unea. Argazkia: Guardia Zibila
Valtierrako jai batetik ihes egin duen bigantxa harrapatu duten unea.
Valtierrako jai batetik ihes egin duen bigantxa harrapatu duten unea. Argazkia: Guardia Zibila

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigantxa batek Valtierrako entzierro batetik ihes egin du ostegun goiz honetan, eta handik gutxira Arguedasen harrapatu dute hainbat gazteren, guardia zibilen eta Udaltzaingoaren artean.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, 08:20 aldera egin du ihes animaliak. Orduan, Valtierrako Guardia Zibileko patruila bat bigantxaren atzetik joan da, udaltzainekin eta hainbat pertsonarekin batera, hura harrapatu eta balizko kalteak saihesteko helburuarekin.

09:00ak aldera harrapatu dute bigantxa, Arguedasen. Orduan, aurreko eta atzeko hankak lotu dizkiote, eta ganaduzalearen kamioian sartu dute.

Dena dela, bigantxaren ihesaldian eta horren harrapaketan ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak